Proiektuak bultzatuz, gizartea sentsibilizatuz, ekintzak ezarriz… euren bizitzako ardatz gisa gazteak, eta batez ere haien garapen integrala, pertsonala eta profesionala, izan duten pertsonen bizitza ibilbidea aintzatetsiko da; ekintza horiek funtsezko aktiboa izan dira, ez gazte protagonistentzat bakarrik, gizarte osoarentzat baizik, gazteen enplegagarritasuna hobetzen lagunduz, goian aipatutako Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) esparruan.

Ibilbide pertsonalak, laneko ildoak, ibilbide profesionalak… sarituko ditugu, azken finean, gazteen laneratzearen aldeko lana dela eta aintzatespena jasotzea merezi duten bizitzako ibilbideak. Epaimahaiak horrela irizten badio, “Ad Honorem” Saria ere emango da.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Aurre-aukeraketan zein epaimahaiak hartuko duen azken erabakian, balorazio irizpideak hauek izango dira:

SINESGARRITASUNA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  1. Pertsonaren eta gazteen garapenarekin erlazionatutako ekintzaren integritatea eta sendotasuna.
  2. Curriculuma eta ibilbide profesionala.
  3. Jasotako aintzatespenak edo/eta aurkeztutako aldeko iritziak.

 

GARAPEN IRAUNKORREKO 2030 AGENDAREN BALIOEKIN BAT ETORTZEA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  1. Lankidetza.
  2. Konpromisoa ekitatearekin (“inor atzean ez uztea”).
  3. Besteen hazkundean oinarrituta eta pertsonengan zentratuta dagoen lidergo etikoa.
  4. Ekintzailetzarako jarrera (ideiak ekintzara daramatzan motibazio intrinsekoa).

 

GIZARTE OIHARTZUNA

Elementu hauetako batzuk jaso ditzake:

  1. Gizarterako balioa duten ekintza bilaka daitekeen ezagutzaren sorkuntzari lagundu izana.
  2. Eraginerako gaitasuna.
  3. Eragina gizartean (hala denean, gizarteko zein arlotan duen eragina zehaztuz).