NoviaSalcedo Sariek ibilbide luzea dute enplegagarritasunaren bultzadan. Uste al duzu Fundazioak lan egokia egiten duela alor horretan?

Inolako zalantzarik gabe, lan hori, egokia izateaz gain, ezinbestekoa ere bada: gizarte aldaketa eragina izaten ari da gazteen enplegagarritasunean, modu orokorrean. Begoña Etxebarria Novia Salcedo Fundazioko zuzendariak “I Ícaro Think Thank” koadernoaren ondorioetan adierazten duen bezala, aldaketa oso azkarra da, eta hiru mailatan ari da gertatzen: pertsonengan, erakundeetan eta gizarte osoan.

Telefónica Fundazioak bere DNAn darama gizarte kohesioa sortuko duen eta gizartea indartuko dituen guztiari laguntzeko ardura eta, horrela, erabat lerrokatuta gaude, iraultza teknologiko hori inklusiboa izan behar dela eta eten digitalak ixten lagundu behar duela uste dugulako. Horrez gain, Novia Salcedo Fundazioaren 2017ko emaitzak bikainak dira, 1.000 gazte baino gehiago prestatuz indarra hartzen ari diren alor berrietan, eta konpromisoa agertu duten 700 enpresa baino gehiagorekin; iaz prestakuntza ibilbideetan parte hartu zuten gazteen %68ak lan kontratua lortu zuten. Horrelako une zailean zifra horiek ikusteak aurrera jarraitzen eta Etxebarriak aipatzen duen aldaketa giroa sortzen laguntzen du, baliabideetan eta ezagutzan inbertituz. Eta guretzat oso garrantzitsua da gizarte arloko eragile garrantzitsuekin, enplegagarritasunaren alorrean esperientzia dutenekin, batera aurrera egitea. Novia Salcedok duela 36 urte hasitako esperientzia du alor horretan, eta baita ezinbesteko aliatua ere: Euskadin ditugun indarrak bateratzera eraman gaituen Pegasus proiektua horren adibide garbia da.

2.- Gazteak prestatzea eta integratzea da enpresa bati gure Sariak emateko orduan baloratzen dugun eskakizunetako bat. Uste al duzu saria jasotzea lagungarria izango dela etorkizunean jasotzen duenarentzat?

Jakina. Telefónica Fundazioan erabat sinesten dugu gure etorkizunaren hobekuntza modu naturalean igaroko dela digitalizaziotik, eta hori, aldi berean, trebezia digitaletan eta zeharkako gaitasunetan prestatzearen mende dago. Horren eskaria gero eta nabarmenagoa duen gizartean bikaintasuna izendatzeko beste modu bat baino ez da.

Sariak baloratzen duen eta gazteen lan integrazioari dagokion bikaintasun horretan, aurrea hartzea eta zer gertatuko den jakitea aurreikusten dugu, lan merkatua norantz doan, etengabe aldatzen ari den ingurune teknologikoan. Horrelako aintzatespena bultzada handia da lan bila ari diren pertsonengan gaitasun, jarrera eta estrategia berriak bultzatzen jarraitzeko.

Aurten, Administrazio publikoak saritzen dituen kategoria gehitu dugu. Ados al zaude lankidetza publiko-pribatuak gazteen enplegu eta laneratze politikak bultzatzen dituela esatearekin?

 Enplegagarritasunaren erronkei gizartetik orokorrean baino ezin zaie aurre egin. Zorionez, gizartean gero eta oihartzun handiagoa izaten ari den erantzukizun publiko-pribatua ari gara sortzen pixkanaka. Ezinbestekoa da partaidetza eta finantzaketa eredu mistoetara joatea, eta Administrazio publikoen eta enpresen jakite eta behar fluxu bikoitz horretaz elikatzea.

Izan ere, Telefónica Fundazioak, beste puntu batzuez gain, konpromisoa agertu du NBEk finkatutako Garapen Iraunkorrerako Helburuen hamazazpigarren puntuarekin: ingurune publikoan, publiko-pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorren eraketa sustatzea eta bultzatzea, esperientziaz eta erakundeetatik baliabideak jasotzeko estrategiez baliatuz.

Beraz, gizartearen aldaketarako aliatuak izan behar dugu, eta enpresa fundazioa garen heinean, ezagutza transferitu behar diegu herritarrei, eta Estatuaren esku jarri behar ditugu gizartea indartu dezaketen lorpenak, lankidetza ereduan, hori baita denok partekatzen duguna, balio etikoak indartuz.

 

Emakumea, ekonomia berdea, kontziliazioa… Asko baloratzen dugu enpresa txikiek eta ertainek gai horiei buruz egiten duten tratamendua. Zure iritziz ezinbesteko erreferentziak al dira enpresa txiki baten garapenean?

Dagoeneko finkatuta dauden eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren enpresek elkarrekin egin behar dute lan, lehenengoak berritzaileagoak eta lehiakorragoak izan daitezen eta bigarrenek garapen fase indartsuagoetara salto egiteko aukera izan dezaten. Horiek dira David Birch-ek, Job Generation Process txosten ezagunean, elefanteak –sendotuta dauden konpainiak– eta gazelak –enpresa gazte eta arinak– deitzen dituenak. Novia Salcedo Fundazioaren Ícaro Think Tank oso pentsamendu eskema argia da gai horren inguruan: sorkuntzak, giro emozionalak, aniztasunak, elkarbizitzarako ekosistemek, emakumeak betetzen duen lekuak edo enpresek euren ingurune naturalekin dituzten erlazioek partaidetzarako ohitura eta gune berriak irekitzen dituzte, eta baita iraunkortasun ideala lortzeko gogoeta ere.

Amaitzeko, zergatik onartu zenuen NoviaSalcedo Sarietako Epaimahaiko kide izatea?

Horrelako epaimahai bateko kide izatea harro egoteko modukoa delako, eta “Conecta empleo” ekimenaren bitartez, gero eta gazte gehiagok euren soslaira egokituta dauden lanak aurki ditzaten egiten dugun ekarpena berresten duelako. Gazteek fundazioen inguruan dituzten itxaropenak handiak dira, eta itxaropen horiei ezin diegu kale egin eta, are gehiago, gainditu egin behar ditugu, gure gaitasunak egokituz, mundu anitz bezain aldakorrean: oso erronka estimulagarria. Gizartearen aldaketarako aliatuak gara, eta sari horien bitartez hobekuntzak aintzatestea, bi fundazioek dugun izpiritu horren parte da.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.