Babesleak

Saria urtero martxan jartzeko, kanpoko laguntzarik gabe gure erakundearen esku egongo ez liratekeen baliabideak eta medioak ezinbestekoak dira. Hala ere, partekatutako esfortzuak eta indar anitzen batasunak, beharrezko bezain garrantzitsua den lan sentsibilizatzaile hori posible egingo luke.

Helburu horrekin, NSFk Babesle Panela sortu du, eta hori, euren ekarpenekin Saria urtero antolatzen lagunduko duten zenbait erakundek osatuko dute.

Enpresa laguntzaileek kontrapartidak jasoko dituzte irudi publikoaren alorrean, gizarte mailan oihartzun handia duen gaian inplikatuko baitira.

Horrez gain, NSFren aldetik medioen artean hedapen handiko kanpaina martxan jarri izanaren ondoriozko sinergien onurak ere jasoko dituzte.

Erakunde laguntzaileen nortasun zeinuak Sariaren banaketa ekitaldian egongo dira, eta baita hedapen kanpaina eta Sariaren banaketako amaierako ekitaldia direla eta gauzatuko diren euskarri guztietan ere, idatzizkoetan, ikus-entzunezkoetan, digitaletan edo inprimatutakoetan.

 

Atribuzioak:

  • Saridunei sariak banatzeko ekitaldian parte hartzea.
  • Saria aurkezteko eta hedatzeko prentsa aurrekoetan parte hartzea.
  • Presentzia komunikabideei emango zaien Prentsa Txostenean.
  • Prentsa aurrekoetan erabiliko diren karteletan eta apainketan Nortasun Korporatiboa agertzea.
  • Saria banatzeko ekitaldirako 50 gonbidapen. Saria banatzeko ekitaldian Nortasun Korporatiboa agertzea.
  • Saria ezagutarazteko kanpainen publizitate iragarkietan Nortasun Korporatiboa agertzea.
  • Sariarekin erlazionatutako idatzizko euskarrietan Nortasun Korporatiboa agertzea.
  • Saria ezagutarazteko sortu den webgunean Nortasun Korporatiboa agertzea.

 

Novia Salcedo Sariaren babesle izan nahi baduzu, jar zaitez helbide honekin harremanetan: monica@noviasalcedo.es

 

Babesleak:

http://www.bilbao.net/ http://www.tamoin.com/ http://www.tubacex.com/
http://www.caf.net/ http://www.velatia.com/ http://www.idom.com/
http://www.grupoantolin.com/ http://cadenaser.com/emisora/radio_bilbao/ https://www.mapfre.es/
 Fundación Antonio Aranzabal ITP the power of talent