logopremio renew euskera

Planteamendua

Novia Salcedo Fundazioaren helburua gazteei gizartean eta lan munduan sartzeko prozesuan laguntza eskaintzea eta etengabe aldatzen ari den munduari aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eta balioak ematea da. Gazte Kapitalean daude erakundeen eta enpresen biziraupena, ekonomien eta merkatuen hazkundea, ingurumenaren oreka, gizarteen aurrerapena eta mundu globalean kulturen arteko bizikidetza egokia.

Sari honekin Novia Salcedok helburu hirukoitza lortu nahi du:

  • Nazioartean gazteen lan integrazioaren alde lanean ari diren pertsonak, enpresak, herri administrazioak eta erakundeak aintzatestea eta motibatzea, horien lorpenak bikaintasunaren adibide gisa zabalduz;
  • Gizarte orokorra sentsibilizatzea gazteen lan integrazioaren eta horrek ongizate gizartean izango duen eraginaren inguruan;
  • EAE nazioarteko sari handien panoraman jartzea.

 

VII. Deialdia

Gazteen Lan Integrazioaren Bikaintasunari ematen zaion Novia Salcedo Sariaren deialdi honetan, beste batzuek gazteen lan integrazioaren alorrean egin duten lana aintzatetsi nahi duten pertsona, instituzio, kultur eta ikerketa gune, unibertsitate, enpresa eta bestelako erakunde guztiek aurkeztu ahal izango dituzten kandidaturak.

2016ko ekainerako aurreikusita dagoen sarien banaketan, erakundeek eta pertsonek gazteekiko erantzukizunaren alorrean egin duten lanaren aintzatespen ekitaldia ere jasoko da.

 

Novia Salcedo Sarirako Hautagaiak

Saridunen kategorien artean, gazteen lan eta gizarte integrazioaren alde egindako lana dela eta aintzatespen publikoa merezi duten pertsonak, enpresak, herri administrazioak, GKEak edo bestelako erakundeak sartuko dira.

 

Saritutako eremuak

Saria ez dute jasoko bakarrik lanaren ikuspegitik gazteak barne hartzen dituzten pertsonek eta erakundeek, baita ideia berritzaileak sortzen, bultzatzen edo zabaltzen dituzten edo gazteen lan integraziorako kalitatezko proiektuak eta planak sustatzen dituztenek ere. Horrela, saritutako eremuak hauekin erlazionatuta egongo dira:  –ideiekin edo kontzeptuekin; –Egitasmoekin edo ekimenekin; –Gauzatzeekin edo jardunbide onekin; eta –sentsibilizazioarekin edo gizarte hedapenarekin.

 

premio novia salcedo