Gazteen Lan Integrazioko Bikaintasunari ematen zaion Novia Salcedo VII. Nazioarteko Sariaren Epaimahaiak, Antonio Garrigues Walker abokatu ospetsua buru dela, eta epaimahaia osatzen duten beste hamabi enpresarirekin eta profesionalekin batera, irabazleen berri eman zuen joan den astean Bilbon.

2016ko edizio honetan, saridunak hauek izan dira: Jordi Albareda (Pertsonen kategorian), Victoria Camps (Ad Honorem), Emtesport (Enpresa), eta Fundación Paraguaya (herri administrazioak/erakundeak/GKEak).

Novia Salcedo Fundazioaren Nazioarteko Saria Estatu osoan bere kategorian ematen den bakarra da, eta helburua, gazteak lan munduan baldintza egokietan sartzea posible egiten duten, eta gazteekiko erantzukizunaren alorrean ideia berritzaileak sortzen dituzten edo proiektuak eta planak hedatzen dituzten pertsonek, enpresek eta erakundeek egin duten lan bikaina aintzatestea da.

“Pertsonak” kategorian, sariduna Jordi Albareda izan da, gaur egungo gizartean bertute zibikoen, jarrera etikoen eta solidarioen sortzaile gisa duen dimentsio kulturalarengatik, laneko eremu horretan balio gazteak ikusgai bilakatzeko aukera eskainiz, horretarako marketin digitaleko tresna berriak erabiliz.

‘Ad Honorem’ saria Victoria Campsi eman zaio, Espainiako emakume filosofo handienetakoa izateagatik eta, aldi berean, “balio liberalak eta askatasunaren kontzeptu sakona, lankidetzarekin, partaidetzarekin eta, azken finean, gizarte kohesioa den eta erkidegoa sortzen duen guztiarekin, bateragarri egiteko moduaz” arduratzeagatik. Bere iritziz, hezkuntza funtsezkoa da indibidualismoan oinarritutako kultura, norbanakoak lankidetzan aritzeko gai izango diren kultura arrazoizkoagoa bilakatzeko.

‘Enpresak’ kategorian saria Emtesport enpresak lortu du. Emakume enpresariak buru dituen enpresa da, lan talde %100 gaztea, eta gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari den, garapen ekonomikorako potentzial handia duen eta hezkuntzan eta bizitza osasungarrian oinarritutako balioak sortzen dituen jarduera sektore batean, kirolaren munduan, ari da. Azpimarragarria da enpresa osatzen duten profesionalek prestakuntzaren eta eguneratzearen alde egiten duten esfortzua.

Azkenik, eta ‘Erakundeak/GKEak’ kategorian, sariduna, Afrikan nazioarteko aliantza eta lankidetza proiektu ugari dituen Fundación Paraguaya izenekoa izan da, pobrezia baztertzeko borrokari beste modu batera ekiten dion hezkuntza ereduarengatik, “eginez, salduz eta irabaziz ikasi” metodologia erabiliz. Hezkuntzan oinarritutako ikuspegi berritzaile horrekin diferentziak markatzea eta zaurgarritasun egoeran dauden gazteek landa inguruetan euren enpresak sor ditzaten beharrezkoak diren trebeziak eta ezagutzak eskuratzea, nekazaritza-abeltzaintza sektorean lan duina lortzea edo beraien ikasketekin jarraitzea bilatzen dute.

Sarien banaketa ekitaldia datorren ekainean izango da Bilboko Arriaga Antzokian, Espainiako erregea eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria buru izan ohi dituen ekitaldi ofizialean. Dena den, horien presentzia baieztatu gabe dago oraindik.


One thought on “Ezagutzen dira dagoeneko Novia Salcedo Nazioarteko Sariaren irabazleak


  • By Martin Burt - Reply

    Muchísimas gracias! Es para nosotros un gran honor recibir este reconocimiento. Atentamente, Dr. Martin Burt, Director Ejecutivo, Fundación Paraguaya, Asunción, Paraguay

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *
You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>